XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...)
Musuzapia eraman zuen Madame Kontxexik ahora, atunaren koipea garbitzeko asmoz: - Hara, hara, ze gauzak... Noiztik ote dira holandarrak hain sentimentalak? En fin, gutuna niretzat zelakoan, eta non irakurri ditudan batere axolarik ez zaizkidan gorabeherak... - Amaaa!.
Hiltzerakoan zerriek egiten duten antzeko kurrixka izan zen Bixentikoren deiadar hura: - Baniak, baniak!.
Mutilaren gelara heldu zenean, Bixentiko ohean eserita zegoen, enziklopedia aleez inguraturik: - Miss Rosa O`Klabelinek deitu du lehenxeago.
Zurekin hitzegin nahi omen du. UR-GEN-TE.
Halaxe esan dit hiruzpalau aldiz.
Zuk deitu arte egongo omen da zai Japonera aldegin baino lehen.
Telefonoa hartu eta Lili House-ko zenbakia markatu zuen.
- Miss Rosarekin mintzatu nahi nuke. Madame Kontxexiren partetik.
- Ez dago. Japonera aldegin du.
Deituko omen dizu handik.